<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Askatasunaren Ibilaldia

 1977an Euskadiko Amnistiaren Aldeko Gestorek antolatutako ekintza. Franco hil ondoren trantsizio politikoak hartzen ari zen bidearen kontra protesta egin eta askatasuna aldarrikatzea izan zuen xedea. Lau zutabe abiatu ziren (Zarautz, Gernika, Agurain eta Lodosatik), eta Arazurin amaitu zenean 150.000 lagun inguru bildu ziren. Hogei urte beranduago (1997ko udan) antzeko beste bat antolatu zen; bereziki eratutako talde eragile batek (Abialdian. Askatasunaren Ibilaldia) koordinatua. Iruņetik abiatu eta Gernikan amaitu zen, honako leloaren pean: "Gure geroa erabakitzeko eskubidearen alde".

Iturria: Harluxet