<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Abendaņo Leinua
Jatorri arabarreko bandokide-familia bizkaitarra (XIV - XV. m.). Ahaide Nagusien gerretan ganboatarren ordezkari izan ziren Bizkaian. Leinuaren sortzailea Martin Ruiz Abendaņo izan zen.
Joan Abendaņokoa: bandokide bizkaitarra, ganboatarren aldekoa. Joan Muxikakoak Otxandion zuen dorretxeari su eman zion (1415); eta ondoren honek Abendaņok Otxandion zuen dorretxeari su eman zion Abendaņo eta bere jarraitzaileak atera zitezen. Abendaņotarrak irtenda, Joan Butroekoa eta beste hainbat handiki hil egin zituzten.
Pedro Abendaņokoa: bandokide bizkaitarra, ganboatarra. Gomez Gonzalez Butroekoaren dorretxeari su eman eta Aramaion hogei bat etxe erre zituen (1443).
Pedro Abendaņokoa: Urkizuko jauna eta ganboatarren ahaide nagusia. Gernikako Butroekoen etxea erre eta Larrabetzuko alkatearena suntsitu zuen (1447). Ganboatarren buruzagi zelarik, Arrasateko erreketan parte hartu zuen (1448) eta Esteponara atzerriratua izan zen.
Otxoa Abad: aurrekoaren sasiko anaia. Arrasateko erasoan parte hartu zuen; Arrasateri su eman zioten Gomez Gonzalez Butroekoa eta bere jarraitzaileak atera zitezen. Larreako Pedro hil eta bere etxea birrindu egin zuen (1448).
Loturak: Muxika leinua;
Iturria: Harluxet