<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
Olentzero edo Olentzaro
Euskal Herriko pertsonaia, Gabon-gaua eta neguko solstizioa irudikatzen duena. Kristautasunaren aurreko pertsonaia da. "Onentzaro", "Onontzaro" edo "Orentzaro" izena ere hartzen du. Izenaren eta jatorriaren berri ematen duen teoria ugari dago; "gauza onen garaia" edo "eskean ibiltzeko garaia" (oles edo agur egitea euskal kopla zaharretan agertzen da eta eskean ibiltzea da; hortik oles-aroa) esan nahi omen du.
Kixmiren (Kristo) jaiotzaren berri ematera menditik jaitsitako artzain edo ikazkinaren itxuraz irudikatu ohi da. Olentzeroren itxura eta jarduteko modua ere desberdina da tokiaren arabera. Gizarte modernoan Noel eta Errege magoen papera ere ematen zaio, umeei gabonetako opariak banatzeko. Edo lastoz betetako baserritar panpinez jantzita etxez etxe diru-eskea egiteko.
Eduki herrikoi edo, ukitu ez elizkoi duten kantak | Eliz katolikoaren ukitua duen estrofa |
Errepika Horra, horra, gure Olentzero, / pipa hortzean dula, eserita dago. /
Estrofak Hemen heldu gerade berri on batekin / gure enbajadore Olentzerorekin. / Idiak eta astoak beren karruekin / ezin karriaturik zagi ardoekin. /
Errepika
Estrofa Olentzero begi gorri / non harrapatu duk arrain hori / Zurriolako harkaitzetan / bart arratseko hamaiketan.
|
. Olentzero joan zaigu, / mendira lanera, / |
Iturria: Harluxet eta beste