Vázquez de Mella Fanjul, Juan
Juan Vazquez de Mella Cangas de Onisen jaio zen, Asturias, 1861ean eta Madrilen hil, 1928an. Diario de Galicia egunkaria zuzendu zuen. Agoitz, Lizarra eta Iruñeko ordezkari gisa diputatu karlista izan zen Madrilgo Gorteetan (1893-1916). Lehen Mundu-Gerra hastean alemaniarren aldeko jarrera hartu zuen eta karlisten buru zen Jaime erregegaiak, berriz, aliatuen aldekoa. Orduan, karlismotik bereizi eta Alderdi Tradizionalista sortu zuen (1918). El Pensamiento Español aldizkaria sortu zuen (1919).
Iturria: Harluxet