Urdapilleta, Jose Antonio

Jose Antonio Urdapilleta Azpeitian jaio zen 1810ean eta Donostian hil 1875ean. Gipuzkoako "Txapelgorri" boluntario-batailoi isabeldarrean sartu zen (1834) eta karlisten aurka borrokatu zen. Gero armadara pasatu eta 1843an erretiratu egin zen. Lehenengo Gerra Karlista eta Bigarren Gerra Karlistaren arteko altxamendua gertatu zenean (1848) Gipuzkoako mikeleteen buru egin zuten eta altxamenduari aurre egin zion. Afrikako gerran (1860) ere parte hartu zuen. Bigarren Gerra Karlistan Bergarako erasoan zauritu zuten (1873).

I: Harluxet