Undiano, Joan
Joan Undiano 1552an jaio zen eta Obanos-en hil 1633an. Ermitaua eta euskal idazle nafarra. Bokaziorik gabeko ermitauak baztertzeko asmoz, Nafarroako padertzaren erreforma bultzatu zuen. Horretarako Felipe II.ari txostenak bidali zizkion (1584) eta horietan oinarritu ziren agintari zibil eta erlijiosoak erreforma egiteko (1585). Obanosen kaperau egon zenean arazo eta auzi asko izan zituen; obanostarrek bokaziorik ez izatea leporatu zioten (1601); Undianok, orduan, bere bokazioa azter zezaten eskatu zuen. Obanosko ermitan segitzeko baimena lortu zuen. Testamentuan aipatzen dituen obrak eta Obanosko auzian aipatzen direnak ez dira inoiz aurkitu, baina bai Kordoban idatziriko "Vida del exemplo de solitarios, el ermitaño Martín de Cristo" (1620) eta euskarazko "Cancionero" eskuizkribua (~1600).
I: Harluxet