Ulibarri Galindez, Jose Pablo
Jose Pablo Ulibarri Okondo-n jaio zen 1775ean eta Abandon hil 1847an. Politikari eta euskal idazle arabarra. Frantsesen kontra borrokatu zen Gipuzkoan (1814). Gernikako Batzar Nagusietan Abandoko ordezkari eta erregidorea (1829 - 1836) izan zen; eskoletan euskara irakats zedin laguntza ofiziala lortu zuen (1836). Gabon-kantak argitaratu zituen; 1815ean "Egunari eusquerazcoa erderazkotik itzuliya, Vizcai, Guipuzcoa ta Arabaco Provintziarentzat, 1815garren urteraco" egin zuen, eta ondoren, berak bidali eta hartutako gutunen bilduma: "Gutun Liburua". "...euscal erri izena" erabili zuen obra horretan.
I: Harluxet