Turenako bizkondea, Henri de La Tour d'Auv
(Sedan, 1611 - Sasbach, 1675). Hogeita Hamar Urteko gerran Frantziako mariskal egin (1643), eta Alemaniako indar frantsesen komandante izendatu zuten: Nordlingen (1645) eta Zusmarshausengo (1648) batailetako garaipenen bidez Bavaria konkistatu zuen. Fronde matxinadan Mazarinen aurka azaldu zen, baina erret armadak Rethel-en garaitu zuenean (1650), Gortearekin aliatu eta Condé garaitu zuen (1652 eta 1658). Ondorioz, Pirinioetako bakea sinatu zuten Frantziak eta Espainiak (1659). Itzulketa-gerran eta Holandako gerran armada frantsesa gidatu zuen.
I: Harluxet