<<< Orri Nagusira

       

puntubi.com

Pirineoetako Ituna

Espainia eta Frantziako errege-etxeen artean bi mendez luzatu ziren arazoak konpontzeaz gainera, Frantziako eta Espainiako estatuen arteko mugak zehaztu ziren, halaber, Nafarroako eta Frantziako errege Luis III.ak uko egin zion espresuki Nafarroa Garaian zeuzkan errege eskubideei, Espainiako Felipe IV.aren mesedetan. Ituna, Faisaien Konferentzia Uhartean sinatu zen.

Espainiak Dunetako bataila galdu ondoren (1658 - VI - 14) bakea bideratzeko egindako ituna. Espainiako Luis Méndez Haro-koak eta Frantziako Mazarin ordezkariek sinatutako bake-ituna (1659 - XI - 7). Bi estatuen arteko gerrari amaiera eman zion eta Nafarroa jada banaturik bazegoen ere, Richelieuren eraginez sortutako banaketak hura berretsi egin zuen. Bakearen ondorioz, Espainiaren gainbehera eta Frantziaren indarra azpimarratu ziren. Espainiak Kataluiniako Frantziari Roselló, Artois eta beste zenbait herri eman zizkion. Halaber, Maria Teresa infanta Nafarroako Luis III.arekin (Frantziako XIV.a) ezkontzea (1660), horrek 500.000 urrezko ezkutuko ezkontsaria jasotzea eta Espainiako koroaren gaineko eskubideei uko egitea ere itzartu ziren.

Loturak:  >Euskal Herriko egungo banaketa; >Segadorsen gudua; >Turenako bizkondea;

Iturria: Elhuyar