Sota Llano, Ramon
Ramon Sota Urdializ-en jaio zen, Kantabria, 1857an eta Bilbon hil 1936an. Itsasontziak erosi eta nabigazio-konpainia txikiak sortu zituen. Bere lehengusu Eduardo Aznarrekin elkarturik, Euskalduna ontziola sortu zuten; eta 1906an nabigazio-konpainia txiki guztiak batu zituen Naviera Sota y Aznar konpainia sortuz. Euskalduna enpresa azkar hazi zen; halaber, meatzaritza-enpresak sortu zituen eta siderurgi enpresa handia sortu zuen Sagunton (1914). Banco de Comercio banketxea eta La Polar aseguru-etxea ere sortu zituen. Bere inperio ekonomikoaren oinarria Bizkaian zegoen, baina Espainian ere enpresa asko zituen eta Europan eta Estatu Batuetan agentziak zabaldu zituen. Politikoki liberal foruzalea zen; EAJko sektore moderatuko buruetakoa izan zen. Barakaldoko diputatu hautatu zuten 1918an.
Loturak: >Arana Goiri, Luis;
I: Harluxet