Rousseau, Jean Jacques
Jean Jacques Rosseau Genevan jaio zen 1712an eta Ermenonvillen hil 1778an. Idazle, filosofo eta pedagogoa. Heziketa autodidakta izan zuen, musika eta filosofia landuz batik bat. Diderotekin lankidetzan L'Encyclopédie-rako idazlanak egin zituen, baina, apurka, entziklopedisten arrazionalismotik bereizten joan zen. Bere neskamearekin izandako bost haurrak umezurtz-etxean sartu zituen. Zientzia eta arteei buruzko diskurtsoa, (1750) obran zibilizazio modernoaren kritika egin zuen. Ondorengo Desberdintasunaren sorrera eta oinarriei buruzko diskurtsoa (1755) lanean definitu zuen bere pentsaera filosofikoa; gizakia berez eta bere bakartasunean ona izanik, gizartearen eratzeak hondatu zuen, bereziki jabego pribatua ezartzeak. Ideia horiek berrestera etorri ziren Emilio edo heziketaz (1762), eta Kontratu soziala (1762).
Arteari eta gizarteari buruzko beraren pentsaerak eta naturaren gorapenak erromantizismoaren aitzindari bihurtu zuten Rousseau, arrazionalismoa gaindituz. Bestalde, askatasunaren eta gizakien arteko berdintasunaren gorapenak eta kontratu sozialaren teoriak eragin handia izan zuten Iraultza Frantsesean.
Loturak: Altuna, Inazio Manuel;
Iturria: Harluxet