Altuna, Inazio Manuel
Inazio Manuel Altuna Azkoitian jaio zen 1722an eta 1762an hil zen bertan. Azkoitiko zalduntxoa. Peņafloridako kondearekin eta Egiarekin batera Euskal Herriko Adiskideen Elkartea prestatu zuen, baina gazte hil zenez ez zuen honen eraketa ezagutzerik izan. Frantzian ikasi eta ilustrazioaren mugimenduan ibili zen, bertan Rousseau eta beste pertsonaia ospetsuak ezagutu zituen. Rousseau-ren Aitorkizunak obran Altunaren aipamena egiten da.
Iturria: Harluxet