Richelieuko dukea, Armand Emmanuel du Ples

Armand Emmanuel Richelieu Parisen jaio zen 1766an eta bertan hil zen 1822an, Richelieu kardinalaren biloba. Errusiako armadan jardun zuen. Alexandro I.ak Odesako gobernadore (1803) eta Errusia Berriko gobernadore orokor izendatu zuen (1805). Frantziara itzuli eta Berrezarkuntzan lehen ministroa izan zen (1815 - 1818). Atzerriko tropak Frantziatik ateratzea eta berau Aliantza Laukoitzeko kide izatea lortu zituen. Berriro deitu zuten lehen ministro izateko (1820), baina utzi egin behar izan zuen (1821).

I: Harluxet