Reynaud, Paul
Paul Reynaud Barcellonnette-n jaio zen 1878an eta Neuilly-n hil 1966an. Lehen ministro hautatu zuten 1940an. Bigarren Mundu-Gerran Frantzia Alemaniaren menpean geratzean, dimititu egin zuen. Vichyko gobernuak atxilotu eta alemaniarrek kartzelaratu egin zuten. Diputatu zegoela, De Gaulleren itzuleraren aldeko azaldu zen 1958an, baina konstituzioa aldatzearen aurkakoa izan zen 1962an.
I: Harluxet