Ramon Berenger II.a

Ramon Berenger II.a 1053an jaio zen eta Gualba-n, Girona, hil 1082an. Bartzelonako kondea (1076 - 1082), Ramon Berenger I.aren semea. Aitaren testamentuak agintzen zuen bezala, bere anaia Berenger Ramon II.arekin batera gobernatu behar izan zuen. Desadostasunak eta gatazkak ugari sortu ziren bien artean. Ehizako istripu batean hil zen. Bere semea Ramon Berenger III.a Handia izan zen ondorengoa.

I: Harluxet