Ramon Berenger I.a

Ramon Berenger I.a ~1024an jaio zen eta 1076an hil. Bartzelonako eta Gironako (1035 - 1076), Olerdolako (1049 - 1076) eta Ausonako (1054 - 1076) kondea, Berenger Ramon I.aren semea. Lurralde asko kendu zizkien musulmanei. Katalanen foruak bildu eta apailarazi zituen: Usatges. Bere seme Ramon Berenger II.a izan zen ondorengoa.

I: harluxet