Berenger Ramon I.a Okerra
Ramon Berenger gutxi gorabehera 1006an jaio zen eta Bartzelonan hil 1035ean. Bartzelona, Girona eta Ausonako kondea (1018 - 1035), Ramon Borrell-en semea. Bere ama Ermessendaren babesean gobernatu zuen 1020 arte, eta 1021etik aurrera bere emazte Santxarekin batera. Kataluniako batasun-prozesua abiatu zuen, eta bere politikaren ondorioz, Katalunia feudaltzeko prozesua hasi zen. Bere alaba Estefania Nafarroako Gartzia III.a Naiarakoarekin ezkondu zen. Bere semea Ramon Berenger I.a izan zen ondorengoa.
Loturak: >Antso Gartzia;
Iturria: Harluxet