Ramiro Gartzes

Ramiro Gartzes ez dakigu noiz jaio zen eta 981an hil zen. Gartzia I.a Santxez Nafarroako erregearen eta Leongo Teresa bere bigarren emaztearen semea.

Antso II.a Gartzes Abarka anaiordeari lagundu zion musulmanen aurka. Sos-eko eta Vigerako erregeorde izan zen eta arabiarren aurkako gerrak galdu zituen Estercuel eta Torrevicenten. Antso eta Gartzia Ramirezen aita izan zen.

Iturria: Lur entziklopedia.