Pierres Azkoiengoa Gaztea
Pierres Azkoiengoa ez dakigu noiz jaio zen eta hil 1492an. Pierres Azkoiengoa Zaharraren semea. Joan II.a Trastamarakoaren zerbitzaria izan zen; enbaxadore, kondestable eta, Karlos Bianako printzearen ondorengotza-eskubideak zirela medio izandako gerran, kapitain izan zen: agramondarren bandoa gidatu zuen. Lizarra Gaztelako erresumak beregana ez zezan lan egin zuen (1463). Leonorren kontseilari eta Iruņeko apezpiku zen Nikolas Etxabarriren hilketan parte hartu zuen (1468). Fernando Inkisiziokoaren alde azaldu zen 1484an eta horrek agramondarren artean banaketa eragin zuen.
I: Harluxet