Pertur (Eduardo Moreno Bergaretxe)
Edorta Moreno Donostian jaio zen 1950ean eta desagertu egin zen 1976an. Ekonomi zientziak ikasten ari zela ETAn sartu eta 1972an ihes egin behar izan zuen. ETAko buruzagi garrantzitsua izan zen militantzia aktiboan eta lan teorikoan. ETAk Carrero Blanco hil ondoren, borroka armatua utzi egin behar zela eta ETAk alderdi politiko iraultzaile eta independentista bilakatu behar zuela defendatu zuen Perturrek; ETAko zenbait kiderekin tirabirak izan zituen. Garai horretan Pertur desagertu egin zen. Hilik dagoela uste da, baina oraindik ez da argitu non, noiz, nola, nork edo zergatik hil zen.
I: Harluxet