Perez Legariakoa, Migel
Migel Perez Legarian jaio zen, ez dakigu noiz eta Iruņean hil 1304an. Iruņeko apezpikua izan zen (1287-1304). Nafarroako Felipe I.a eta Joana I.a errege-erreginekin Elizaren eskumenen auzia konpondu behar izan zuen; akordioa Elizarentzat kaltegarria izan zen eta Aita santuak ez zuen akordioa zazpi urtetan berretsi. Foruen kontra zihoalakoan, apezpikuaren kontrako epaiketa bultzatu zuen Iruņeko epaile-talde batek. Lizarrako (1291) eta Iruņeko Gorte Nagusietako kidea izan zen (1293). Iruņeko elizbarrutiko sinodoa bildu (1301), Nafarreriako liburutegia berrantolatu eta San Migelen kofradiako arauak aldatu zituen.
I: Harluxet