Perezagua, Facundo
Fakundo Perezagua Toledon jaio zen 1860an eta Bilbon hil 1935ean. Madrilgo "El Porvenir" elkarte sozialistako lehendakaria izan zen (1880). Bilboko lehen elkarte eta sindikatu sozialista eratu zituen (1886). Sozialisten barruko joera erradikalaren buru izan zen 1890az gero. Hizlari gogorra, larderiatsua eta zakarra zen eta alderdian bertan tirabirak izan zituen PSOEko buruzagiekin; ondorioz, alderditik egotzi egin zuten (1915). 1919an PSOEn sartu zen berriro eta 1921ean Bizkaiko Alderdi Komunista (EPK) sortu zuen zatiketaren eragile izan zen.
I: Harluxet