Orueta Perez de Nenin, Jose
Jose Orueta Bilbon jaio zen 1866an eta 1934an hil zen. Liberala zen eta Liga Foral taldeko diputatu hautatu zuten Bizkaian (1905; 1914) eta Gipuzkoan (1915; 1923). Kontzertu ekonomikoen prestaketan parte hartu zuen; autonomi estatutua prestatu behar zuen taldeko kide (1919) eta Eusko Ikaskuntzako estatutu-batzordeko kide ere izan zen (1930-31). Hainbat liburu idatzi zituen "Memorias de un bilbaíno, 1870 a 1900", 1929; "Impresiones de la vida provincial en Guipúzcoa", 1919; "Fueros y Autonomía"; "El proceso del Estatuto Vasco", 1934.
I: Harluxet