Oneka Fortun
Pertsonaia nafarra, 845 inguruan jaioa, Iruņeko errege Fortun I.a Gartzesen alaba. Aita Kordoban preso zegoen garaian, Kordobako emir izango zen Abd Alah-rekin ezkondu zen (~863). Hogei bat urte geroago Nafarroara itzuli zen; musulmanen erlijioa hartu ez zuenez, Aznar Santxez-ekin ezkontzeko aukera izan zuen; ezkontza honetatik jaio zen Toda Aznar, Antso I.a Gartzesen emazte, eta beraz, Iruņeko erregina izango zena.
I: Harluxet