Ney, Michel, Elchingengo dukea
Michel Ney Sarrelouis-en jaio zen 1769an eta Parisen hil 1815ean. Iraultza Frantsesa eta Napoleonen Inperioaren garaiko gudutan nabarmendu zen (Elchingen, 1805; Borodino, 1812). Espainiako Independentzi gerran eta Portugalen ere ibili zen (1808-11). Mariskal egin zuten (1804), eta Luis XVIII.ak pare izendatu zuen. Hala ere, Ehun Egunetan Napoleonen alde jarri zen. Waterloon borrokatu zen. Heriotza-zigorra ezarri eta fusilatu egin zuten.
I: Harluxet