Muzkiz Goienetxe, Migel
Migel Muzkiz Elbete-n, Baztan, jaio zen 1719an eta Madrilen hil 1785ean. Espainiako Karlos III.ak hazienda-ministro izendatu zuen (1766-85). Libreganbio-teorien eta teoria arrazionalisten eraginpean, Espainiako ekonomiaren aldaketa bultzatu zuen; gero Banco de Espaņa izango zena sortzen lagundu zion Cabarrus-i (1782). Filipinetako Konpainia bere ekimenez sortu zen. Villar de Ladroneko markesa eta Gausako kondea izan zen.
I: Harluxet