Mon, Luis

Luis Mon Berlinen jaio zen 1826an eta Donibane-Lohizunen hil 1878an. Jaiotzez alemaniarra bazen ere, Euskal Herriko politikari eta idazle izan zen. Zuzenbide-ikasketak egin eta "La Esperanza" aldizkarian nabarmendu zen idazle gisa. Espainiako 1868ko Iraultza piztu zenean Don Karlosen esanetara jarri zen; Baionara joan eta "Le droit de Charles VII au trône d'Espagne" liburua idatzi zuen (1873). Bigarren Gerra Karlistan Bizkaira joan eta bertako korregidore eta Don Karlosen hazienda-, barne-arazoetarako eta grazia eta justizi ministro izan zen. Karlistadak porrot egin zuenean Don Karlos eta bere familiari muga pasatzen lagundu zion.

I: Harluxet