Mitterrand, François
François Mitterrand Jarnac-en jaio zen 1916an eta Parisen hil 1996an. Frantziako Alderdi sozialistako (PS) idazkaria (1971), ezkerraren batasuna bultzatu zuen eta Bosgaren Errepublikako lehendakari izendatu zuten (1981). 1986ko hauteskundeetan eskuinak izandako arrakastaren ondoren, Jacques Chirac lehen ministro izendatu zuen eta "bizikidetasun" izena hartu zuen garaiari hasiera eman zion (1986-88). 1988an berriro Errepublikako lehendakari aukeratu zuten.
I: Harluxet