Chirac, Jacques

Jacques Chirac Parisen jaio zen 1932an. Politikari frantsesa izan zen. Lehen urratsak Georges Pompidouren eskutik eman zituen (1962). RPR alderdi politikoa sortu zuen (1976) eta Parisko alkate (1977; 1983) eta lehen ministro izan zen (1986-88). 1989an berriro Parisko alkate eta 1995ean V. Errepublikako lehendakari hautatua izan zen.

Iturria: Harluxet