<<< Orri Nagusira |
puntubi.com |
PS
Frantsesez, Parti Socialiste. Euskaraz, Alderdi Sozialista. Frantziako alderdi politikoa, 1971n sortua. SFIO alderdi sozialistaren eta beste zenbait talderen bategitetik; sozialdemokraziaren printzipio nagusietan oinarritu zen. Alderdian joera desberdinak izan diren arren, François Mitterranden buruzagitzak eutsi dio luzaroan batasunari. 1981 - 1995 bitartean Frantziako lehendakari izan da Mitterrand.
I: Harluxet