Martínez Campos, Arsenio

Arsenio Martinez Segovia-n jaio zen 1831ean eta Zarautzen hil 1900an. Kataluniako gobernadore militarra izan zen (1872) eta Bartzelona eta Valentziako mugimendu errepublikarrak zapaldu zituen. Alfontso XII.a tronuratuz, monarkia ezarri zuen Saguntoko altxamenduko burua izan zen (1874). Karlisten kontra gogor aritu zen, eta berak suntsitu zituen (1876). Kuban, Zanjéngo bakea sinatu zuen (1878). Ezin izan zuen 1895eko asaldura menderatu eta Kubatik alde egin behar izan zuen.

I: Harluxet