Margarita Borboi-Dampierrekoa
Margarita ez dakigu non eta noiz jaio zen eta 1258an hil zen. Teobaldo I.a Trobalariarekin ezkonduz gero Nafarroako erregina (1234 - 1253), Teobaldo II.aren eta Enrike I.a Potoloaren ama.
Bere senarra hildakoan, Teobaldo II.a erregetu zuten, baina adin txikikoa zenez, Margarita izan zen erregeorde. Aragoiko erregeak Nafarroako erregetzarako nahia azaldu zuen; Margaritak semearen alde egin zuen, eta horretarako Tuterako Ituna sinatu zuen Aragoiko erregearekin (1253).
Iturria: Elhuyar