Madinabeitia, Jose
Joxe Madinabeitia Oņatin jaio zen 1870ean eta Bilbon hil 1923an. Hasieran nazionalista zen, baina gerora sozialismora pasatu zen. Eibar inguruan jardun zuen pobreen mediku eta Eibarko ordezkaria izan zen PSOEk Madrilen egin zuen Kongresuan (1905). Eusko Ikaskuntza erakundearen sortzaileetako bat (1918) eta Medikuntza Saileko arduraduna izan zen. 1919az geroztik, politika utzi eta Madril eta Bilbo artean ibili zen mediku-lanetan.
Iturria: Harluxet