Lesdiguièresko dukea, François de Bonne

François de Bonne Saint-Bonnet-en-Champsaur, herrian jaio zen 1543an eta Valence-n hil 1626an. Dofinerriko higanoten buru zelarik, katolikoak eta Savoiako dukea garaitu zituen. Frantziako mariskal (1609), duke (1611) eta kondestable (1622) izendatu zuten.

I: Harluxet