Leon Navarrete, Diego
Diego Leon Kordoba-n jaio zen 1807an eta Madrilen hil 1841ean. Militar liberala izan zen. Lehen Gerra Karlistan iparraldeko armadako buru izan zen. Mariskal nagusi eta Nafarroako komandante jeneral (1837) eta Belaskoaingo konde egin zuten; azken titulu hau, karlisten gotorleku zen Belaskoain hartu eta Iruņerako bidea itxi zuelako jaso zuen. Bakea sinatu ondoren, Esparterorekin gorabeherak izan zituen; erregeordearen kontrako ekintzetan parte hartzeagatik fusilatu egin zuten.
Iturria: Harluxet