Larrañaga Aranguren, Polikarpo
Polikarpo Larrañaga Soraluzen jaio zen 1883an eta Baionan hil 1956an. Gasteizko apaizgaitegian ikasi eta bertan apaiztu zen (1908). Elgoibar eta Eibarren apaiz egon eta bertako bizitzan parte hartu zuen. Euskal aldizkarietan kolaboratu eta arrantzale- eta nekazari-elkarteak sortu zituen (1932-33). ELA sindikatuaren sorreran ere parte hartu zuen. Espainiako Gerra Zibilean Baionara ihes egin eta euskal nazionalismoaren alde lanean segitu zuen. Euskal nazionalismoa gai hartuta, "Le nationalisme basque et la guerre civile en Espagne", 1937; "Persecuted, defamed, abandoned, the Basque clergy defending justice and brotherhood serves the church of Christ", 1946; "Contribución a la Historia Obrera de Euskalerria", 1976an argitaratua; "Emakume Abertzale Batza. La mujer en el nacionalismo vasco" (1978an argitaratua) idatzi zituen; bestelako lanak ere bazituen: "Mendiko Eguna" zartzuela, 1921; "Amets larria" antzerkia, 1923; etab.
I: Harluxet