Lantzelot Nafarroakoa
Lantzelot Iruņean jaio zen 1386an eta Erriberrin hil 1420an, Nafarroako Karlos III.a erregearen seme sasikoa; Iruņea eta Frantziako Tolosan egin zituen eliz ikasketak. Karlos III.ak Iruņeko apezpikutza eskatu zion Benedikto XIII.a aita santuari Lantzelotentzat, baina aita santuak ukatu egin zion. Horren ordez, aita santuaren notario, Kalagorriko artxidiakono eta Vich-eko sakristau izendatu zuen. Frantsesek aita santuaren kontra prestatutako erasoa eta Pisako kontziliorako deia zirela medio, Nafarroak laguntza ematearen truke, aita santuak Iruņeko apezpikutza eman zion Lantzeloti, baina sagarapenik gabe; bere agintaldian Mendebaldeko Zismari amaiera eman zion Konstantzako Kontzilioan parte hartu zuen Nafarroak.
Iturria: Harluxet