Lacalle Yabar, Tirso
Tirso Lakalle Iabar Ziraukin jaio zen 1845 eta Balterran hil 1920an. Bigarren Gerra Karlistan gerrillari liberala izan zen. Karlistek Ziraukin egindako sarraskitik bizirik atera zen (1873). Foru-guardian sartu eta kontragerrillari-talde bat osatu zuen. Ekintza gogor eta krudelak burutu zituen; preso hartutako karlistak fusilatu egiten zituen. Gerra ondoren kapitain zen; Filipinetan bi urte eman zituen.
Iturria: Harluxet