Laborde, Gillaume-Arnaud
Gilaume Arnaud Laborde Baionako apezpikua izan zen (XV. m.). Frantziskotarra eta teologian maisu izan zen. Benedikto XIII.ak, Avignongo aita santuak, Baionako apezpiku egin zuen (1409 - 1446). Mendebaldeko Zisma Handiari aurre egiteko, Karlos III.a Nafarroakoak Konstantzako kontziliora bidali zuen; Baionako apezpiku bakar eta benetakotzat hartu zuen kontzilioak.
Iturria: Harluxet