Kolon Larreategikoa, Jose Joakin
Jose Joakin Kolon Larreategikoa Bilbon jaiotako jurista bizkaitarra, (XVIII. m.). Bizkaiko korregidorea izan zen (~1787 - 1790). Lekeition haurrentzat eta Urduņan emakumeentzat erreformatorioak sortzeko plangintzaren memoria aurkeztu zuen Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko batzarrean (1785). Errege-kontseiluko kidea izan zen. Zamakoladako gertaeren ondoren Bizkaitik desterratu egin zuten (1805).
Iturria: Harluxet