Karlos Hugo Borboi-Parmakoa.
Karlos Hugo Borboi-Parmakoa Parisen jaio zen, 1930ean. Xabierren eta Magdalena Borboikoaren semea. Parisen Zuzenbidea eta Oxford-en Zientzia Politikoak ikasi zituen. Karlismoaren oinordezko eta buruzagia.
Alderdiaren ideologia aldatu zuen eta Espainian barrena ibili zen monarkia defendatuz. 1968an Francoren gobernuak Espainiatik irtetera behartu zuen. Alderdia ezkerrerantz aldatu zuen: klase-borroka eta federalismoa onartu eta sozialismo autogestionarioa defendatu zuen alderdiak 1970ean. Hego Euskal Herrian Euskadiko Karlista Alderdia (EKA) sortu zen, baina, eskuin-muturreko karlista tradizionalistek ez zuten onartu eta, Karlos Hugo mugimendu karlistaren ideologiari leial ez izatea leporatuta, haren anaia gaztea Sixto Borboi-Parmakoa proposatu zuten erregegai 1976an. Karlismoa berriro ere zatitu eta aurrez aurre zen (Jurramendiko gertaerak).
Iturria: Harluxet