Isabel Bavariakoa

Isabel Bavariakoa Munichen jaio zen 1371n eta Parisen hil zen 1435ean. Frantziako erregina, Karlos VI.aren emaztea. Erregea erotu zenean, erregeordetza-kontseiluko buru izan zen. Ingelesen aldeko alderdi borgoinarrarekin aliatu zen; eta bere seme Karlos desjarauntsi ondoren, bere suhia zen Ingalaterrako erregea Frantziako tronuaren jaraunsle izendatu zuen (Troyesko ituna, 1420).

Iturria: Harluxet