Jovellanos, Gaspar Melchor de
Gaspar Meltxor Jovellanos Gijón-en jaio zen 1744an eta Vega-n hil 1811n. Espainiako irakaskuntza eguneratzen saiatu zen. Grazia eta justiziako idazkari izan zen (1797), eta Inkisizioaren aurka eta Espainiako Elizak Erromarekiko morrontza haustearen alde egin zituen lanengatik atxilotu egin zuten (1801). Bere ideiak XIX. mendean emango ziren lur-politiken eta liberalismo politikoaren oinarria izan ziren. Noblezia inproduktiboaren eskubideei eraso egiten zienez, jazarri egin zuten, eta erbesteratu. Muratek eta José Bonapartek eskaini zizkioten postuak ukatu egin zituen. Aitzitik, Batzar Nazionala antolatu zuen. Saiakeraz gainera, poesia eta antzerkia ere landu zituen (Pelaio, 1769; Gaizkile zintzoa, 1773; Satirak Arnestori, 1786-87).
Iturria: Harluxet