Joan Karlos Borboi-Bragantzakoa
Joan Karlos Borboi-Bragantzakoa Aranjuez-en jaio zen, Madril, 1822an eta Brighton-en hil 1887an. Karlos Maria Isidroren semea eta Karlos Luisen anaia, Montiz-ngo kondea. Maria Beatriz Austria-Estekoarekin ezkondu zen.
Pentsakera apur bat liberalekoa zen eta horrek familiatik eta emazteagandik urrundu zuen. 1860an bere anaia Karlos Luisek bere eskubideei uko egin zienean, Joanek haren ondorengo legitimo izendatu zuen bere burua eta, Joan III.a izena hartuta, Espainiako gorteei bere eskubidea aldarrikatu zien eta Isabel II.ari tronua uzteko eskatu. Ez zuen gerrarik nahi eta erregetza bide baketsutik eskuratzen saiatu zen; lortu ez zuenez, amore eman eta Isabel II.a onartu zuen. Britainia Handian bizi izan zen gerora, politika utzita.
Iturria: Harluxet