Joan Beldurgabea

Joan Beldurgabea Dijon-en jaio zen 1371ean eta Montereau-n hil 1419an. Borgoinako dukea (1404 - 1419), Felipe II.a Ausartaren seme eta ondorengoa. Alderdi armagnactarreko buru zen Luis Orléanskoa dukearen aurka borrokatu zen eta berau hiltzeko agindua eman zuen (1407). Alderdi borgoinarreko buru zelarik, Azincourt-eko guduaren ondoren, Paris hartu zuen (1418). Ingelesen arrakastagatik kezkaturik, Karlos VI.arengana hurbiltzen saiatu zen, baina ingelesekin zuen aliantza hautsi gabe; horren aldekoek hil egin zuten.

Iturria: Harluxet