Felipe II.a Ausarta Frantziakoa

Felipe II.a Pontoise-n jaio zen 1342an eta Hal-en hil 1404an. Borgoinako dukea (~1363-1404), Joan II.a Onberaren semea.

Borgoinako bigarren etxea sortu zuen. Flandesko Margaritarekin ezkondu (1369) eta Flandes, Artois, Rethel, Nevers eta Borgoinako konderriak jarauntsi zituen (1384). Karlos VI.a adinez txikia zelarik, Frantziako politika bere dukerriaren probetxurako gidatu zuen. Joan Beldurgabea bere semea izan zen ondorengoa.

Iturria: Harluxet