Joana, Beltraneja (La)
Joana "La Beltraneja" 1462an jaio zen eta 1530ean hil. Gaztelako Enrike IV. eta Joana Portugalekoaren alaba, uztez sasikoa. Alfontso V.a Portugalgoaren arrebaordea.
Esaten denez benetako aita Beltran de la Cueva zuen, erregearen oniritziz oinordekotza betetzeko sortua. Gaztelako tronurako erreginagai, gorteek izendatua baina lehenengo bere osaba Alfontsok eta geroago Gaztelako erregina izango zen bere izeba Isabelek baztertua 1468ko irailean.
Gaztelako Enrike IV. hil zenean gerra zibila piztu zen (1475 - 1480). Portugalekoez gain, Gaztela iparraldeko herri asko, Andaluzia eta hegoaldeko Gaztela alde izan zituen. Hala ere, sabel I.a izan zen garaile eta Joana Gaztelako tronuari uko egin behar izan zion 1479an. Ondoren, Portugalgo monasterio batera erretiratu zen hil artean.
Iturria: Encarta