Joana Ark-ekoa, Santa
Joana Ark Domrémy-en jaio 1412an eta Rouen-en hil 1431ean. Heroi nazional frantsesa Frantzia eta Ingalaterraren arteko Ehun Urteko gerran (1337 - 1453), bere herria salbatu behar zuela zioten zeruko ahotsak entzun omen zituen. Poitiers-en zaldun izendatu ondoren, ingelesek setiatuta zeukaten Orléans askatzea lortu zuten frantsesek, Joanak gidatuta (1429). Paris hartu nahian zebilela, borgoniarrek preso hartu eta ingelesei saldu zieten. Heresiaz salatu, heriotza-zigorra ezarri eta sutan hil zuten. Karlos VII.ak agindutako argitze-prozesuaren ondoren (1456), baliogabetu zuten 1431an Pierre Cauchonek emandako epaia.
Loturak: Rais-ko, Retz Rays, Gilles;
Iturria: Harluxet