Karlos VII.a
Karlos VII.a Parisen jaio zen 1403an eta Mehun-sur-Yèvre-n hil 1461ean. Frantziako errege (1422 - 1461). Karlos VI.aren eta Isabel Bavariakoaren semea.
Bere agintaldiaren hasieran, ingelesek Frantziaren gehiena hartuta zuten. Ehun Urteko Gerraren garaia zen eta erregeak haiek bidaltzeko egindako ahaleginak alferrikakoak izan ziren. Joana Ark-ekoaren laguntzaz Reims-en errege koroatu zuten (1429), hura preso hartu zutenean ordea, Karlos VII.ak ez zuen batere ahaleginik egin salbatzeko. Formigny (1450) eta Castillon-go (1453) batailen ondoren, ingelesak Frantziatik bidali zituzten. 1438an, Elizaren boterea gutxitu eta jauntxoen kontrolpean jartzen zuen Bourgesko Santzioa promulgatu zuen. Bien bitartean Lapurdi Frantziako koroapera pasa zen Aiherrako Hitzarmenaren bidez (1450). Calais besterik ez zuten mantendu ingelesek. 1453an Akitania bereganatu zuen. Karlos VII.ak aldaketa ugari burutu zuen Frantziako gobernu, finantza eta armadan.
Loturak: Madalena Frantziakoa;
Iturria: Elhuyar/ Lur