Iza Zamakola, Juan Antonio
Joan Antonio Iza Diman jaio zen 1756an eta Madrilen hil 1826an. Madrilen gorteko eskribau gisa lanean hasi eta gero kargu garrantzitsuak izan zituen Jose Bonaparteren agintaldian. Konbentzio-gerran Bizkaiko jaurerriko erregidorea eta Dimako tertzioen kapitaina izan zen. J. Bonapartek agintea galdu zuenean Frantziara ihes egin behar izan zuen. Madrilera itzulitakoan, "Don Preciso" ezizenarekin dantzari buruzko liburu satiriko bat eta gitarraz jotzeko hainbat piezaren bilduma egin zituen (1796). Frantzian egon zen garaian "Historia de las naciones vascas" (1818) liburua argitaratu zuen. Historian zehar euskal instituzioek izandako garrantzia eta Bizkaiko gorabeherak aipatzen dira bertan.
Iturria: Harluxet